Tabakoa uzteak eragin positiboa dauka osasun mentalean

Erretzeari uzteak buruko osasunean onura handiak ekarri ditzake, gaixotasun mentalen arriskua gutxitzea adibidez.

Tabakoak osasun fisikoari egiten dizkion kalteak soberan ezagutzen ditugu, eta ez bada horrela, tabako kaxek etengabe gogorarazten dituzte erretzearen ondorioak, dela minbizia, bihotzeko arazoak, biriketako gaixotasun kronikoak, osteoporosia, artritisa, eta abar luze bat. Baina gutxi hitz egiten da erretzeak osasun mentalean duen eraginaz; azken ikerketen arabera, tabakoak eragin zuzena dauka buruko osasunarekin.

Gauzak horrela, erretzeari uzteak ondorio positibo nabarmenak izan ditzake osasun mentalean. Uste zabaldua da erretzeari uzteko prozesuak antsietatea eta depresioa eragin ditzakeela, baina ez da egia; hasierako prozesua gogorra izan daitekeen arren, epe ertain-luzera buruak hobera egingo du nabarmen. Hauek dira erretzeari uzteak osasun mentalean eragin ditzakeen onura garrantzitsuenak: