Tabakalerako zinema, Rotterdamekin zuzenean
IFFR Live Event - International Film Festival Rotterdamekin zuzeneko konexioa egingo dute asteburuan; zinemaz gozatzeko prest?
Bigarren urtez, ostiraletik igandera arte (urtarrilaren 26tik 28ra), Tabakalerako zinema aretoak bat egingo du Rotterdameko Nazioarteko Zinema Jaialdiarekin. Zinemaldi hau urtarrilaren 24tik otsailaren 4ra bitarte izango da, Herbehereetako hirian. IFFR Live ekimenaren baitan, Rotterdameko zinemaldian eskainiko diren filmetatik bost zuzenean ikusi ahal izango dituzu, Rotterdamen estreinatzen diren une berean, bertan bazina bezala. Gainera, filmen aurretik izango diren aurkezpenak eta ondorengo solasaldiak ere zuzen zuzenean jarraitu ahal izango dituzu Tabakaleratik, eta baita horietan parte hartu ere sare sozialen bitartez, #livecinema traola erabilita Twitterren, eta baita Facebook eta Whatsapp bidez ere.
Aurten laugarrenez antolatu du Rotterdameko Nazioarteko Zinema Jaialdiak IFFR Live ekimena. 45 zinema aretok baino gehiagok hartuko dute parte egitasmoan, tartean dira Milan, Basilea, Sarajevo, Singapur eta Donostia, esaterako.
Bost filmak bost emakumek zuzendutako lanak izango dira. Guztiak jatorrizko bertsioan eskainiko dira, lau gaztelaniazko azpitituluekin, eta Amateurs euskarazkoekin. Proiekzio aurreko eta ondorengo solasaldiak, berriz, ingelesez izango dira, itzulpenik gabe.
Sarrerak Tabakalerako webgunean (www.tabakalera.eu) eta eraikineko informazio puntuan eskuratu daitezke eta sarrera bakarrarekin (3,5 €) bi emanaldietara joateko aukera izango da.
Ostirala, urtarrilak 26
- 17:00: Pin Cushion, Deborah Haywood, EB, 2017, 82'
- 21:00: La Holandesa, Marleen Jonkman, Herbehereak, 2018, 82’
Larunbata, urtarrilak 27
- 16:00: Amateurs, Gabriela Pichler, Suitza, 2018, 102' JBAEUS
- 20:00: Blue My Mind, Lisa Brühlmann, Suitza, 2017, 97’
Igandea, urtarrilak 28
- 15:00: Nico, Susanna Nicchiarelli, Italia, 2017, 93'