Tabakalera, zuzendari berri bila

Ane Rodriguezek zuzendaritza utziko du, eta lehiaketa publikoa antolatuko dute zuzendari berria aukeratzeko.

Tabakalerako kultur zuzendaria izan da Ane Rodriguez sei urtez, eta udaberrian kargua utziko duela iragarri du. Hala,lehiaketa publikoa antolatuko dute zuzendari berria aukeratzeko hurrengo asteetan. Ordezkoak aurreikusitako jarduera planera egokitutako profila izan beharko duela iragarri dute. Gainera, etorkizuneko kultur zuzendaritza indartzeko asmoa jakinarazi dute, eta taldearen parte izango dira Oier Etxeberria arte garaikidearen arloko arduraduna, Victor Iriarte zinema eta ikus-entzunezkoen arloko arduraduna eta Arantza Mariskal Tabakalerako sorkuntza liburutegiaren arduraduna.