Swype Keyboard
Azken urte hauetan asko hobetu da Android teklatua, baina oraindik ez da batere erabilgarria ezta erakargarria ere. Swype Keyboard, ordea, oso ondo dago, ahalik eta azkarren idazteko pentsatua. Funtzionatzeko era ez da estandarra: teklak banan-banan zapaldu beharrean, hatza pantailatik altxatu gabe idatz daiteke, hatza tekla batetik bestera irristatuz. Hasieran arraroa eta arrotza gerta daitekeen arren, behin ohituta, sistema hau betikoa baino erosoagoa eta azkarragoa da.