Surf argazki zoragarriak
Ozeanoko argazkiak egiten trebatu den Fotomas argazkilari frantsesaren surf irudiak ikusgarriak dira benetan.
Argazkiak Hossegorren, Frantzia hegoaldean, atera ditu batez ere Thomas Fotomasek. Esposizio luzeak eta argazki filtro sortzaileak erabiltzen ditu kolore horiek lortzeko. Ikusgarria da, ezta?
Fotomas argazkilariaren lana Instagramen zein bere webgunean ikus daiteke.
E.E Cummings poetak esan zuen moduan, "geure burua aurkituko dugu beti itsasoan".