Sur mes levres (Lee mis labios) ***

Gorra da Carla, eta ezpainak irakurtzeko gaitasun berezia du. Bulego batean ari da lanean, baina lankideek diskriminatu egiten dute. Egun  batean, kartzelatik irten berria den gazte bat hasiko da lanean bere enpresan. Mutilak ez du inolako esperientziarik lan berrian, eta Carlak babes osoa eskainiko dio. Pixkanaka-pixkanaka, elkarrekin maiteminduko dira biak eta indarrak elkartuko dituzte haien etsaien aurka mendekua hartzeko. Ukitu erromantikoz zipriztindutako thriller fina da.