Suprême NTM

rap taldeko Joey Starri bi urteko espetxe zigorra ezarri diote armaz mehatxu egin, indarkeria erabili eta ondasun pribatua suntsitzeagatik. Honakoa hamalaugarren zigorra du. Ondorioz, litekeena da taldeak uztailaren 16an Miarritzen eskaini behar zuen kontzertua bertan behera geratzea.