Supermodel

Aurtengo aurkikuntza atseginenetako bat izan da Foster The People. Taldea 2009an Los Angelesen sortu zutenetik, taldeak ez du atsedenik hartu. 2011n, Billboard zerrendan Pumped Up Kicks (Torches, 2011) abestiarekin alternatibo bezala sailkatutakoen artean lehenengo postua lortu zuten, eta hirugarrena rock atalean. Disko honetan psikodelia eta indie popa uztartu dituzte. Paul Epworthek eta Mark Fosterrek berak ekoiztu dute taldearen bigarren estudioko lana. Horretarako hainbat instrumentu erabilita popa egiten saiatu dira; beraien hitzetan soinu multikulturala bilatu dute. Rock formatuari samplerrak eta elektronika doinuak sartu dizkiote, lana aberastuz.