Supermerkatu kate ezagun batean ligatzearen moda berriak Ertzaintzaren esku-hartzea eragin zuen Bilbon
Joera biralak, arratsaldeko zazpietatik zortzietara, Mercadonan ligatzeko ordua dela dio.
Sare sozialetan txantxa moduan hasi zenak katearen zenbait supermerkatutan buru hausteak eragin ditu. Gurera ere iritsi da moda hau, -bederen Hego Euskal Hererira-, eta pasa den ostegunean, Bilboko Mercadona batera, Ertzaintzak hurbildu behar izan zuen. Izan ere, arratsaldeko 7etatik 8etarako tarte horretan, gazte kopuru izugarria hurbildu zen supermerkatura “ligatzeko” gogoz.
Maitasunaren merkatu partikular honetan, ligatzeko asmoz hurbiltzen denak “pasahitz” bat du: orgatxoan anana bat buruz behera eramatea. Bada, 20:30 inguruan, Bilboko segurtasun zaindaria ohartu zen lokalean zegoen pertsona kopurua gehiegizkoa zela, eta lekuaren aforoa gainditu zutela.
Barazki eta fruten pasilloak jendez lepo zeuden eta supermerkatuaren sarreran ere gazteak zeuden pilatuta. Egoera kontrolatu ezin zuela ohartuta, zaindariak Ertzaintzari deitu behar izan zion.
Ez zen gertakari larririk gertatu, besterik gabe, ordena ezartzeko esku-hartzea izan zen, Ertzaintzak informatu zuenez. TikTok eta Instagram-en hasi zen txantxa moduko hau, orain fenomeno sozial bilakatua, espero gabeko ondorioak sortzen ari da. Hamaika ikusteko jaioak gara!