Superman Returns ***

Komikietako superheroiei buruzko pelikuletan buru-belarri murgilduta dabil The Usual Suspects apartaren egilea azken sasoi honetan. X-Men eta X- Men 2 filmak errodatu eta gero, Altzairuzko Gizonaren abentura berriarekin datorkigu Bryan Singer zinemagilea. Kanpoan bost urte luze eman eta gero, Lur planetara itzuli da Superman. Gauzak arras aldatu dira, ordea. Lois Lane neska-lagun ohiak haur bat du eta ezkontzear da. Lex Luthor zitala, berriz, Metropolis hiriko gaizkile arriskutsuena bihurtu da eta munduari mehatxu egin dio. Hori gutxi balitz bezala, Supermanen aurka ere mendekua hartu nahi izango du. Eszena ikusgarriz jositako film entretenigarria den arren, arimarik ez du. Txukuna da, baina hotzegia.