Super Street Fighter II (PS3, XBOX360)

Bideojokoen klasiko handi hau bueltan da berriro. Kaleko borrokalari onenak PS3 eta XBox360 kontsoletara gerturatu dira, borroka jokorik onenarekin. Grafikoak eta soinua eraberritu egin dituzte, jokatzeko modu eta aukera berriak gehituz. Bideojokoak maite dituztenentzako ezinbesteko erreferentzia duzue. PS3 eta Xbox 360ren denda birtualetan deskarga daitezke.