Super Ilargi Arrosak bisitatuko gaitu

Super Ilargi Arrosak bisitatuko gaitu Gaur gauean, begiratu zerura! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/super-ilargi-arrosak-bisitatuko-gaitu/@@download/image/Luna-Rosa-abril.png
2020/04/08
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Gaur gauean, begiratu zerura!
Super Ilargi Arrosak bisitatuko gaitu

Gaur gauean plan astronomikoa proposatzen dizugu; zerura begiratu eta ohi baino argitsuago dagoela sumatzen baduzue adi, Super Ilargi Arrosa ikusteko aukera izango dugu eta! 2020ko ilargirik handiena eta argitsuena izango da, eta gaur izango da hobekien ikusiko den gaua gure hemisferioan.

Eta zergatik Super? Hain zuzen, gaur gauean ilargia inoiz baino gehiago gerturatuko delako Lurrera; bataz-beste Lurretik 384.400 kilometrotara egoten bada ere, apirilean 357.000 kilometrotara hurbilduko zaigu. Eta Arrosa ikusiko ote dugu? Zoritxarrez, ez; kolorea IparAmerikako tribuek ezarri zioten, Super Ilargiak bereizteko eta horrekin batera denbora neurtzeko. Apirileko Super Ilargi honi arrosa kolorea ezarri zioten tribuek, hain zuzen garai honetan AEBetan eta Kanadan Pholx basatiak loratzen direlako. Munduko beste hainbat kulturetan aldiz, Arrainen Ilargi bezala izendatzen dute Super Ilargia, eta baita Pazkoko Ilargi edota Kimuen Ilargi ere. Azken finean, udaberriaren loraldiaz mintzo den ilargia litzateke.

 

Pholx basatiak