Sunset Song

Lewis Grassic Gibbon idazleak 1932an plazaratutako eleberriaren moldaketa; XX. mendeko eskoziar literaturaren mugarria da. Chris Guthrie neska gaztea gurasoen baserrian bizi da herrixka batean. Bestelako bizitza amesten duen arren, familiak eta lurrak ez diote alde egiten utziko, eta maitasuna ezagutzeko aukera izango badu ere, I. Mundu Gerrak hori ere kenduko dio.