Summoning Deliverance

Bi urtean behin iraupen luzeko lanak oparituz martxa ederra hartu dute bilbotarrek. Azken diskoarekin goia joko ote duten zalantza egingo dugu hurrengoa kaleratu arte. Izan ere, ezin dezakegu ukatu lan bikainaren aurrean gaudela eta inguruko talde gutxik egiten diela itzala metalaren alde ilunetan. Hasieran, erritmo biziko garrasi eta oihu andana iruditu arren, diskoa borobiltzen doa minutuek aurrera egin ahala. Masaileko errukigabea zirudienak, abiadura lasaitu eta abeslariaren ahots erregistro zabalaren erakustaldi paregabeaz entzulearen gozamena dakar, ondoren berriro ere azeleragailuari sakatu eta entzulea zur eta lur uzteko.