Suizidioak modan

Washingtonen kokaturik dago AEBetako Gobernu Federalaren egoitza nagusia, eta baita Pentagonoa ere, Defentsa Sailaren ikur bilakatu den eraikina. Bertatik jakinarazi dutenez, urte hasieratik hona 154 suizidio kasu atzeman dituzte Indar Armatuko soldaduen artean, alegia, Afganistango gerran hil ziren soldaduen kopuru bikoitza. Gainera, iaz urte osoan 164 kasu zenbatu zituzten, eta aurten, bost hilabeteko epean, ia zifra berera heldu dira. Leon Panetta Defentsako idazkariaren hitzetan, auzia kezkagarria den arren, kontu "zailagoak eta larriagoak" dituzte esku artean, eta horiei emango diete lehentasuna.