Suediar eskoletan pantailen erabilera ezabatu nahi dute, testu liburuetara itzuliz

Suedia urrunegi joan ote da eskoletako digitalizazioan? Hori uste du eskuin-erdiguneko gobernuak eta ikasleen errendimenduaren beherakada pantailengatik izan dela aldarrikatzen du. Horregatik, 60 milioi euro bideratuko dira ikasgelek, berriz ere, testu liburuak izan ditzaten.

Maiatzaren 15ean, Lotta Edholm, Hezkuntza ministroak, 2022an Eskoletako Hezkuntzaren Agentzia Nazionalak aurkeztutako estrategia digitala atzera bota du. 

Ministroak aipatu du eskoletan teknolgiaren erabilera txertatzea esperimentu bat izan dela eta agentziak digitalizazioan jarrera ez kritikoa hartu duela uste du. Honegatik, beharrezkoa deritzo pantailak alboratu eta testu liburuetara itzultzea, "inongo tabletak ordezkatu ezin duen abantailak baititu". 

Gobernuak 60 milioi euro bideratuko ditu aurten eta 44 milioi datozen bi urteetan paperezko eskuliburuak ikasgeletara itzuli daitezen eta ikasgai bakoitzeko haur bakoitzak liburu bat izan dezan. 

Tableta eskuan, haur batek intsektu robot bat kontrolatzen du. "Programazioa erakusten diegu haurrei, erakutsiz gizakia dela robota kontrolatzen duena" azaltzen du Pär Thunvnik-ek, haurtzaindegi bateko zuzendariak. 

Ez dago mugarik, ez gomendiorik pantailaren erabilerari dagokionez. "Beste edozein tresnaren parekoa da. Hain da horrela, gaur goizean, haurrak margotzen ari direla papera eta zikintzen duten koloreak erabiliz. Badakigu zer egin pantailekin, baina gurasoak arduratuak daude pentsatuz YouTubeko bideak ikusteko erabiltzen ditugula". 

Egia esan, eskola batetik bestera izugarri aldatzen da pantailen erabilera, beraz, ez da erraza hauen eragina ebaluatzea. Izan ere, errendimenduan, pantailez gain, jorratzen diren edukiek eta irakasleek ere
zeresan handia baitute. Nahikoa izango ote da testu liburuen itzulera haur suediarrengan maila akademikoa hazteko?