Suediak auto elektrikoak kargatuko dituen munduko lehenengo errepidea eraikiko du

Iraultza bat izan liteke, ez luke eta bateria handien beharrik izango.

Suediarrak autobide elektrikoa eraiki nahi dute. Errepideak berak ibilgailu elektrikoak kargatuko ditu mugimenduan dauden bitartea, denbora luzez kargatzeko geratu beharrik gabe. 

Proiektu pilotu ugariren ostean errepidea 2025. urtean eraikiko da. Alabaina, ingeniariak oraindik teknologiarik egokiena zein den zehazten ari dira. 

Suediar garraio burua den Jan Petterssonen esanetan, deskarbonizazio masiboaren erronkarik handiena ibilgailu pisutsuentzat irtenbidea aurkitzea da. Kamioiek, karga pisutsuekin, ibilbide luzeak burutu ditzaten bateria gehiago behar dira eta hauen pisua haziz doa. Suediak karga hori arindu nahi du ibilgailuak mugimenduan mantenduz. 

Indukziozko sistema erabili nahi da horretarako, errepideak haril elektromagnetikoak izango lituzke eta hauen bitartez pasako litzateke elektrizitatea ibilgailura.

Oraingoz burutu diren esperimentuak motzak izan dira. Adibidez, Visby-tik Gotland aireporturako bidea, 3,2 kilometro. Zerbitzu hau 2020an jarri zuen martxan Suediak. 

Proiektu honetan, ordea, 20 kilometro inguruko errepidea sortu nahi da. Hallsberg eta Örebro gune logistikoak lotzen dituen errepidea hain zuzen. Errepide honek Suediako hiru hiri nagusiekin (Stockholm, Gotemburgo eta Malmö) lotura izango luke.