Suedia eta Danimarkan sexu berdinekoen ezkontzak onartzeak suizidioak gutxitu ditu
Homosexualen artean suizidio tasak jaitsi egin ziren Suedia eta Danimarkan sexu berekoen arteko ezkontzak onartu zirenetik.
Hori dio Journal of Epidemiology & Community Health aldizkarian argitaratutako ikerketa batek. Ikerketaren autoreek diote gay edo lesbiana izatearen estigmaren murriztea eragin zuela sexu berekoen arteko ezkontzak onartzeak eta horrek, beste neurri batzurekin batera, suizidioak murriztea eragin duela.
Ikerketak joera suiziden eboluzioa aztertzen du bi alditan: 1989-2002 bitarte eta 2003-2016 bitarte. Suizidio kopurua bai heterosexual, eta baita homosexualen artean jaitsi egin zen, baina modu esanguratsuan homosexualena jaitsi zen (%46 bat, heterosexualen artean ordea %28).
Ikerketaren oinarriak ikusita, zaila da erabat ziurtatzea suizidio murrizketa hori berdinen arteko ezkontzen onarpenetik datorrenik zuzenean; eta hori dela eta, ikerketak ez du guztiz baieztatzen. Hala ere, dirudienez datek bat egiten dute: Suedian 2009an onartu zen homosexualen arteko ezkontzak eta Danimarkan 2012an. Gainera, bi herrialdeetan, ezkontza horiek modu erlijiosoan burutu daitezke bertako elizen bitartez.
Alta, ikerketaren buru den Annette Erlangsen-ek baieztatzen du berdinen arteko ezkontzak sekulako eragina izan duela murrizketa honetan, gutxiengo sexualen estima gutxitzen lagundu baitu. Hala ere, aipatu behar da, oraindik ere suizidio tasak altuak direla harreman homosexual bat hasten duten nerabeen artean bikote heterosexualekin alderatuta. Beraz, oraindik bikote mota hauek jasaten duten diskriminazioa nabarmena da.