Sudanek sexu-organo femeninoen mutilazioa zigortuko du hiru urteko kartzelatzearekin
Neurri honek herrialde afrikarrean itxaropean sortu du, nahiz eta oraindik nazioarteko legedi askoz ere zorrotzagoengandik urrun dagoen.
Sudanek genital femeninoen mutilazioa zigortu du. Erreforma berri honekin ekintza hau hiru urte arteko kartzela zigorraz ordaindu beharko da. Tradizio krudel honen aurkako aktibistek adierazi dute garai berri baten aurrean gaudela, non Afrikan emakumeen eskubideak aintzakotzat hartzen hasi diren.
Sudaneko hamar emakume eta haurretatik bederatzik, gehiengoak sinesmen musulmanekoak, mutilazio genital femeninora jazarriak izan dira Nazio Batuek eskaintzen dituen datuen arabera. Prozedura, gauzatzeko modu ezberdinak badaude ere, oro har emakumeen organo sexuala bere osotasunean edo zati bat erauztean datza. Behatu da erauzketa hau tradizio krudela izateaz gain emakume horiei osasun arazo fisiko zein psikologikoak dakartzala.
Pasa den apirilaren 22an ordea, Sudango gobernuak tradizio honen aurkako legedia onartu zuen praktika hau debekatuz eta hiru urteko kartzelatzearekin zigortuz. Hala ere, zigorra txikia da nazioarteko beste herrialdeekin alderatuz. Espainiar estatuan adibidez, praktika hau 12 urtetik gorako kartzelarekin zigortzen da.
Alabaina, aurrera pausu bat da debeku hau. Emakumeen eskubideen aldeko taldeek aho batez adierazi dute honek mutilazio femeninoarekin amaitzen lagundu lezakeela, nahiz eta ohartarazi duten zaila izango dela komunitate askoren iritzia aldatzea. Askok emakumeekin ezkontzeko beharrezko praktika tradizional baten moduan hautematen baitute mutilazioa.
Praktika honen aurkako lege bat edukitzea ordea, pertsona askori mutilazioa gauzatzeko gogoak kendu liezazkioke, nahiz eta Sudanentzat erronka handia izango den legea bete araztea.
Bidea luzea da beraz oraindik, izan ere mundu osoko 200 milio haur eta emakumek jasaten dute euren organo-sexualen mutilazioa Afrikako 27 herrialdeetan eta Asiako zenbait lekutan. Neskato oso gazteak odol hustuta hil daitezke edo infekzioen erruz. Mutilazio femeninoak erditzerakoan ere arazoak ekar ditzake osasun adituek diotenez.
Kasu askotan, baginaren mozketaren zati gehiena josi egiten da berriz genitalak erauzi ondoren eta horrek uretran lesioak eragin ditzake, sexu harremanak mingarri bilakatuz eta orgasmora iristeko ezintasuna sortuz.