Street Rock for the Working Class
2009an Monkey See Monkey Do lan luzea atera zutenetik, bi split eta 10" bat ekarri dizkigu talde suediarrak. Horiek gutxietsi gabe, aitortu behar dugu bagenuela gogoa berriro ere The Cliches-en lan luze eta on bat entzuteko. Eta, egia esan, Street Rock for the Working Class hau berrestera dator talde honek Oi! musikaren lehen mailan jokatzen duela. Berezko estiloari leial, rock’n’roll-ez bustiriko Oi! melodiko eta garbia aurkituko duzue. Burutik kendu ezingo dituzun hamar abesti, eduki beharrekoak!