Streaming plataformak ikusteak gose handiagoa sortzen dizu
Ikusten ari zaren atala edo filmak zenbat eta gehiago iraun, orduan eta kaloria gehiago kontsumitzen dituzu.
Egungo erritual ezinbestekoa da: sofan etzan, hamaika itzulinguru eman streaming plataformetan zehar ikusi nahiko zenukeen zerbaiten bila, bat aukeratu eta berehala sukaldera hurbiltzen zara mokaduren baten bila. Zure buruan elkarrekin doazen bi jarduera dira. Mental Floss hedabidearen arabera fenomeno hau oso zabaldua dago eta hiru arrazoi nagusi daude horretarako.
Lehena, oharkabetasuna da. Telebista ikusten dugunean, telesailaren edo pelikularen barruan sartzen gara eta aseta gaudela dioten gure seinale neurologikoei entzungor egiten diegu. Ondorioa garbia da: zure garun eta sabelak kontatzen dizutena nabaritzen ez baduzu, behar duzuna baino gehiago jango duzu. Gainera, normalean, telebista aurrean jateko hautatzen ditugun elikagaiak ez dira bereziki osasungarriak izaten.
Bigarrena, lotura da. Pizza edo patata frijituen bila joan ohi zara, ez gosea duzulako, baizik eta telebista eta jaki horien arteko lotura sortu duzulako. Hau da, zure garunak estimulu zehatz bat (sofan etzatea pantailaren aurrean) biziraupenerako jarduera batekin (elikatzea) lotu du. Honela, lehen jarduera praktikatzen duzun bakoitzean janari pentsamenduak askatuko ditu eta berau praktikan jartzeko dopamina. Pentsamendu horiei zenbat eta gehiago men egin, lotura indartsuagoa bilakatuko da.
Azken arrazoia esposizioa da. Beharbada ikusten ari zaren telesailean pertsonaiak jaten azaltzen dira sarritan. Kasu hauetan, garunak horrenbeste gauza goxo ikusten dituenez aurrean, hauek desiratzen hasten da. Hain da horrela, ezen Appetite aldizkariko ikerketak batek aurkitu zuen sukalde saioak kontsumitzen dituzten ikusleek gauza azukredun gehiago jateko joera zutela naturari buruzko programak ikusten zituztenekin alderatuta. Ez da munduaren amaiera horrelako tentazioetan erortzea, baina moderazioz.