Streaming bidezko kontzertuak koarentenari aurre egiteko

Zetak, La Furia edota Xabi Bandini musikariek online eskainiko dituzte zuzenekoak.

Koronabirusaren zabalkundeari aurre egiteko bertan behera gelditu dira kultur arloko ekitaldi gehienak, eta datozen asteotarako programatutako kontzertu, antzezlan eta jarduerak ez dira egingo. Horrek kinka larrian utzi ditu musikari eta artistak, beren diru iturri nagusiak zuzeneko emanaldiak baitira. 

Egoera berri honen aurrean, badira kontzertuak streaming bidez ematera animatu direnak; sare sozialetan zabaldu denez, Zetak, La Furia eta Xabi Bandini musikariek online eskainiko dituzte kontzertuak. Bestalde, Eneritz Furyak abeslariak galdeketa bideratu du Instagram Stories-en, zaleek streaming bidezko kontzerturik nahi duten jakiteko.