Stories-ak Twitterren

'Fleets' izenarekin batailatu dituzte eta 24 ordutan desagertuko dira.

Azkenik, Twitter ere erori da 24 orduko edukien modan, eta gaurtik aurrera (oraingoz soilik Brasilen) sare sozialak stories-ak egiteko aukera eskainiko du. Aukera berri honi fleets izena jarri dio, eta Snapchat, Instagram eta Facebooken funtzio bera dute; 24 orduz irauten duten edukiak publikatzea, kasu honetan, txioak.

Kayvon Beykpour,Twitterreko managerrak aditzera eman du sare sozialaren berrikuntza, eta bere esanetan, jendearen eskaera bati erantzuteko balioko dute: "Bada jendea ezeroso sentizen dela behin botatako txioa bertan betirako gelditzen delako, eta hala, soilik 24 orduz irauteko aukera eskainiko dugu".  

Fleets berri hauek ezingo ditu edonork ikusi, soilik erabiltzailearen jarraitzaleentzat izango dira eskuragarri, eta ezin dute 'atsegin dut' jaso edo birtxiokatuak izan. Gainera, erantzunak soilik jarraitzaileen eskutik jaso daitezke, eta ez dira publikoak izango, mezu zuzenen formatua izango dute. 

Eta txioak editatzeko aukera? Oraingoz, ezer ere ez!