Stickman Downhill

Mendiko bizikleta hartuta, mendi eta baso artetik ibiliko gara abiadan, fisikarekin jolastuz. Abiadura sentzazio ultraerreala sentiaraziko dizkiguten 70 eszenatoki inguru ditugu eskura. Eszenatoki edo zirkuitu bakoitza erronka berri bat da, eta helburua helmugara ahalik eta azkarren iristea izango da. Zirkuituak betetzen joan ahala izartxoak irabaziko ditugu, eta horien truke bizikleta modelo berriak erosi ahal izango ditugu dendan. Kontrolak ondo ezarrita daude, beraz, erraz jolasteko aukera ematen du Stickman Downhill-ek.