Sthreeam, iPhonetik 3D-n grabatzeko
Engineea etxearen eskutik eta Kickstarter plataformak bultzatuta heldu den Sthreeam egokigailu honi esker bigarren kamera bat gehitu dakioke iPhoneari. Zertarako? Bideoak eta argazkiak 3Dn egiteko! Sthreeam 3.2ak (34,25) 3.2 MPko sentsorea du eta iPhone 3Getara eta 3GSetara egokitzeko diseinatu dute. Sthreeam 5a ere egin dute (47,95), 5MPko sentsorearekin iPhone 4etarako. Biek ala biek Apple etxeak berak diseinatuak dirudite eta kolore zurian nahiz beltzean eskura daitezke. Iristear diren Android telefono mugikorren aurrekaria da, lehen saiakera.