Star Wars turisten erakarle
Tunisiako gobernua Star Wars saileko filmak errodatzeko erabilitako tokiak turismoa erakartzeko prestatzen ari da. George Lucas zinemagilea liluratuta geratu omen zen Tatuine herrialdeko alkazarrekin eta arrokan egindako etxebizitzekin, eta horregatik, bertan grabatu zituen Star Wars filmetako hainbat pasarte. Hain gustura zegoen Lucas paraje harekin, non planeta bati, Anakin eta Luke Skywalkerren sorlekuari, Tatooine izena jarri baitzion. Tunisiako gobernua hogei bat alkazar berritzen ari da Tatuine herrialdean, turistak bisitan joan daitezen, eta gutxienez, gau bat pasatu dezaten. Alkazar hauek garia edo olioa gordetzeko eraiki zituzten aspaldi basamortuan, eta handienak, Chemeni izenekoak, 567 gela ditu.