Stack Exchange

Stack Exchange komunitatearen aplikazioa da. Dituzun zalantzen erantzunak foroetan bilatzeko zaletasuna baldin baduzu, derrigorrez izan beharreko aplikazioa duzu hau, munduko fororik garrantzitsuenak Stack Exchange sarekoak baitira. Denetariko gaiei buruzko galderak biltzen dira foro horietan: programazioa, argazkilaritza, sukaldaritza, jokoak… Aplikazioaren bidez foroa irakurri zein bertan idatzi ahal izango duzu, eta minutuz minutu aldaketen berri ere emango dizu.