SSIFF, Donostiako Zinemaldiaren irudi garbiketa

Zinema jaialdiak marka ofizial berria aurkeztu du; zer iruditzen zaizue?

 

Donostia Zinemaldiak aurpegi garbiketa egin du, eta bere marka ofiziala erabat aldatu du; hala, hemendik aurrera nazioartean ez da Zinemaldia hitza irakurriko, ez ohiko maskorraren logoa ikusiko; horren ordez, SSIFF (San Sebastian International Film Festival) siglak ikusiko dira. Antolatzaileen arabera, irudi soilagoa eta garbiagoa emateko beharra ikusten zuten, baina sare sozialetan aurkako hainbat iritzi azaldu dira. Eta zuei, zer iruditzen zaizue?