Squeezing The Time

“Birth” singlea grabatu eta urtebetera, Chico Boom-ek zazpi kantuko disko laburra kaleratu du. Talde honetan, Señor No taldean aritutako Imanol (gitarra eta ahotsa) eta Andoni  (bateria), Surfin Kaos-eko Koldo (baxua) eta Small Things-eko Alvaro (teklatuak) ari dira. Donostiarrek ñabardurez beteriko rock´n´rolla giten dute: Australiako taldeen eragina suma daiteke gitarra riff indartsuetan, eta baita 60eko hamarkadako psikodelia arrastoak ere. Bestalde, doinu akustikoak grabatu dituzte “Put you Down” kantuan, eta diskoa irekitzen duen “Anymore” abestiko gitarra riff-ek bikain uztartzen dute indarra eta melodia. Entzutekoak.