Squaterra liburutegian
Steve Stanzak AEBetako ikasleak New York-eko unibertsitateko liburutegiko sotoan lo egin du zortzi hilabeteetan, ikasleen egoitza ordaintzeko dirurik ez zuelako. Aipatutako unibertsitatean literatur sorkuntza ikasten du Stevek, eta squater aritutako boladan, laranja zukua eta ogitartekoak izan ditu elikagai. Dutxak lagunen etxean hartu ditu. Bere gauza guztiak motxila handi batean eraman ohi zituen batetik bestera, ordenagailua, tartean. Zorionez, ikasleen egoitzaren arduradunek Steve-ren egoeraren berri izan dute eta gela bat utzi diote.