Spotify euskaraz!
Pasaden maiatzak 15etik Spotify euskaraz erabiltzeko aukera dago.
Hemendik aurrera Spotify-ren ezarpenak euskaraz jartzeko aukera dago. Honela "erreproduzitutako azkenak" edota "entzun berriro" bezalako aukerak euskaraz irakurri ahalko dira.
Suediar erakundearen esanetan lehendik euskaragarri zeuden 63 hizkuntzei beste 11 gehitu dizkie, eta guztira, 74 hizkuntzatan erabiltzeko aukera dago streaming plataforma ezaguna. Hizkuntza berri horien artean, noski, gurea dago galegoarekin, Argentinako gaztelaniarekin, Mexikoko gaztelaniarekin, Txinera tradizionalarekin, Egiptoko arabierarekin, Saudi Arabiako arabierarekin, Marokoko arabierarekin, bosnierarekin, Erresuma Batuko ingelesarekin eta mazedonierarekin batera.
Erakundearen esanetan, modu honetara, erabiltzaileek esperientzia pertsonalagoa izatea lortuko dute, euren ama hizkuntzan erabiltzeko aukera eskaintzen baitie.
Spotify, bere hastapenetan, 27 hizkuntzatan erabili zitekeen, horien artean katalana. 2021. urtean beste 36 hizkuntza gehitu zituzten eta astelehen honetan beste 11, tartean euskara.
Enpresak azaldu duenez, hizkuntza berri horiei esker, erabiltzaileek «esperientzia pertsonalizatuagoa» izatea lortuko dute, eta entzule gehiagok izango dute Spotify euren ama hizkuntzan erabiltzeko aukera.
Spotify, hasieran, 27 hizkuntzatan erabil zitekeen —tartean, katalana—. 2021. urtean jarri zuten beste 36 hizkuntzatan ere erabiltzeko aukera, eta beste 11 gehitu dituzte gaur.
Euskarara plataforma aldatzeko arazoak badituzu, enpresa ospetsuak berak eskaintzen ditugu argibideak hemen.
