Spider-Man 2 ***
Empìre State unibertsitatean ikasle ari da Peter Parker gaztea. Horrezaz gain, J.J. Jameson marmartiak zuzentzen duen kazetarako ere argazkiak egiten ditu. Hala eta guztiz ere, kopetilun dabil mutila. Izan ere, beste gazte batekin irteten hasi da Mary Jane ederra. Bere azukre koxkorra, alegia. Hori guztia gutxi balitz bezala, Octopus doktore makurrak Spider-Man atseginarekin amaitu nahi du. Eta, tartean, Harry Osbourne dabil; aitaren heriotza mendekatzeko irrikiz. Akzioa, umorea eta efektu berezi ikusgarriak orekaz nahasten ditu Sam Raimi finak film entretenigarri honetan. Krispeta tona batekin gozatzeko moduko pelikula da.