Sorgin-orratz erraldoia
John Van den Brooks zientzialariak alboan ageri den sorgin-orratz erraldoia hazi du Arizonan duen laborategian. Gune isolatu batean atmosferaren oxigeno kontzentrazioa ohiko %20tik %31ra igota lortu omen du balentria; benetako errekorra biologia alorrean. Adierazi duenez, sorrera baino gaitzagoa izan da animaliatxoa zaintzea eta elikatzea. Metro eta erdiko tximeleten garaira itzuli behar al dugu, historiaurrera!