Something’s Gotta Give ***

Jack Nicholsonek bere aktore dohain apartak agerian uzten ditu beste behin Nancy Meyers zinemagilearen komedia erromantiko atsegin honetan. Musika ekoizle gonazale baten rolean ari zaigu bertan Nicholson. Zahartu ahala, neska-lagun are eta gazteagoak aukeratzen ditu morroiak. Egun batean, osasun arazo larria izango du konkistatu duen azken neskatoaren amaren etxean. Eta, ezustean, harekin maiteminduko da. Familiaren mediku gazte eta erakargarria ere bere neska-lagunaren amarekin txora-txora eginda dabil, ordea. Komedia erromantiko arin, dibertigarri eta entretenigarria da.