Soinu estralurtarrak

Beste planetetako soinuak eta ahotsak nolakoak izango ote diren simulatu nahian dabiltza Southamptongo Unibertsitateko zientzialariak. Besteak beste, espazio-zundek urteetan zehar jaso dituzten presio eta tenperatura datuak erabiltzen ari dira horretarako. Honezkero badakite, adibidez, nola aditzen diren haizeak Marten, eta nolakoa litzatekeen giza ahotsa Artizarren: “tinbre baxuko pottoki batenaren antzekoa”.