Soilik 20 lagunek erabiltzen duten hizkuntzan errodatutako film kanadiarra
Haida galtzeko zorian dagoen hizkuntza da, eta bere desagerpena ekiditeko helburua du 'SGaawaay K’uuna' filmak.
Badira ulertzeko zailak diren filmak, baina jarraian aurkeztuko dizuegun filma soilik 20 pertsonek ulertu dezakete munduan. SGaawaay K’uuna izeneko filma (Edge of the Knife ingelesez) Haida hizkuntzatik datozen bi dialektotan egin dute, eta apirilean estreinatuko dute Erresuma Batuan.
Desagertzeko arriskuan dagoen hizkuntza da Haida, Kanadako Columbia Britainiarra probintziako arbasoek erabilitakoa. Ez du munduko beste hizkuntzekin inolako antzekotasunik, eta beraz, aktoreek ikasi egin behar izan zuten filma errodatzeko. Hain zuzen, film honekin galzorian dagoen hizkuntza ezagutzera eman eta babesten laguntzeko helburua du. Gwaai Edenshaw da filmaren zuzendaria, eta munduan soilik hogeina lagunek hitz egiten badute ere, hizkuntza ez desagertzeko lan egiteko prest dago.
Haidak Kanadako lehen nazio indigenenen komunitatea dira, eta beren lurralde historikoa Haida Gwaii da, Charlotte Erreginaren irlak zirenak. Hain zuzen, irla horietan aurkitzen dira hizkuntza honen azken hiztunak. Komunitatea kezkaturik dago bere hizkuntzaren etorkizunarekin, eta filmak sekulako poza sortu du. Gainera, filmean parte hartu dute haida hitz egiten duten hainbat lagunek. XIX. mendean girotua, haiden mito bat da filmaren ardatza; mito horren arabera, gizon batek itsasoan izandako istripu batetik onik irtetea lortu zuen, baina oso ahul zegoenez, naturaz gaindiko gizakiek hartu zuten.
FILMAREN TRAILERRA IKUSI HEMEN