'Soft ghosting': hartu-emana tantaka etetea

Gaur egun, komunikazioa hastea erraza izan daiteke, baina eten egin nahi denean, ez dugu moduarekin asmatzen beti.

Harreman batean distantzia jartzea edo harremana etetea ez da erraza izaten batzuentzat. Gatazka saihestea izaten da helburu nagusia, eta horretarako, bide desegokiak erabiltzen dira sarritan.

Ingelesezko ghosting terminoa erabili ohi da lotura bat dugun norbaitekin bat-batean komunikazioa etetearen ekintza izendatzeko. Badira, ordea, modu sutilagoan egiten dutenak ere, eta horri "soft ghosting" deitzen diote. Hau da, komunikazioa errotik moztu beharrean, tartekakoa bihurtzen da, seinale txikiak erabiliz, esaterako erantzun laburrak ematea edo emotikonoren bat erabiltzea.

Horrekin batera, bestelako jarrerak ere ager daitezke: aurretik baino denbora-tarte luzeagoan erantzutea mezu edo deiei; erantzuterakoan mezu laburrak bidaltzea, detailerik edo gogoberotasun handirik gabe; planak egiteko edo hitz egiteko proposamenik edo keinurik ez egitea; planak proposatzerakoan, aitzakiak jartzea edo zehaztu nahi ez izatea, eta baita planak bertan behera uztea edo aldatzea ere, arrazoi sendorik gabe; alde bakarreko elkarrizketak izatea, eta bestearekiko interesik ez agertzea...

Jarrera horrekin, beste pertsona zuzenean esan nahi ez dion horretaz jabetuko den itxaropena dute. Azalpenik ez ematea, ordea, mingarria da izaten da bestearentzat eta ezinegona sor dezake harengan. Sarritan hainbat galdera sortzen zaizkio: "Ez ote naiz bere gustukoa?", "Esan behar ez zen zeozer edo egin behar ez zen zerbait egin ote dut?", "Amaitu egin ote da?". Nekagarria da pentsamendu horietan bueltaka ibiltzea. Halakoetan komenigarria izaten da besteen emozioekin arduratsua izatea, eta erosoa ez izan arren, gauzak argi uztea. 

Halako egoera batean bazaude, eta norbaitek "soft ghosting" egin badizu, kontuan izan aholku hauek: