“Sleeping on roads”

Disko honen nondik-norakoak zehazterakoan, ezin ahaztu Neil Halstead Mojave 3 taldeko abeslaria dela. Finean, bakarkako lehen untziratze honetan, “Excuses for travelers” lan gogoangarri hartako testura beretsuak jorratu ditu ingelesak, Nick Drake-en eremutik bereizten duen distantzia gero eta laburragoa eginez. Konposaketa luze samarrak eta baretasuna nagusi. “Seasons”, “Hi-Lo and between” eta “High hopes”, besteak beste, Halstead jaunak Mojave 3 taldean zuen pisu handiaren adierazgarriak dira, ahots berbera izateaz gain, folk/pop tankera hori baitute.