Ska, reggae, punk eta erromeria Gasteizko txosnetan

Abuztuaren 4tik 9ra bitartean, bertsoak, dantza, umeentzat jolasak eta kontzertuak eskainiko dituzte unibertsitatearen gunean



Gasteizko hamabost gizarte mugimendu baino gehiagok antolatu dute aurtengo Gasteizko txosnak, eta abuztuaren 4tik 9ra arte, euskalgintza, ekologismoa, gazte mugimendua, kultura, feminismoa eta musika izango dira protagonistak unibertsitateko gunean.

Ska, reggae, punk eta erromeria doinuak ere entzungo dira: bertan izango dira La Pegatina, En Tol Sarmiento, Lagrimas de Sangre, Akerbeltz, Capsula, Last Tea eta Party dj-a, besteak beste.

Azken egunean, Zeledoni agur esateko egun berean, Tranzeledontziaren jaitsiera antolatu dute txosnetan, 18:30ean.