Sitar jolea

92 urte zituela hil zen abenduan Ravi Shankar sitar jole indiarra. Sei hamarkadako ibilbidean musika hindua nazioartera zabaldu zuen, baita pop kultura bere sorterrira hurbildu ere. George Harrison The Beatles taldeko kidea izan zen bere "Europako aitabitxia", eta hark emandako oihartzuna baliatuz, hainbat filmetako soinu bandak eta ballet operak konposatu zituen, disko ugari grabatu, East Meets West Musik diskoetxea sortu eta ehunka kontzertu eman. Bere musika, omenaldi onena.