Sister
Simonek hamabi urte ditu eta ahizpa nagusi Louiserekin bizi da, luxuzko eski estazio baten magalean dagoen herrixka txiro batean. Egunero, mendian gora estaziora igo eta turisten eskiatzeko materiala lapurtzen du, gero herrian saltzeko. Horixe da iparra galduta dabilen ahizpak ematen ez dion estabilitatea lortzeko bide bakarra. 2012an Berlingo Zinemaldian aipamen berezia jaso zuen drama hunkigarria.