Siroka

Siroka musika talde berriak lehenengo lana argitaratu du MusikHerriarekin: Haize berriak. Besteak beste, Kloratita eta Izate Faltsua taldeetatik datozen lau gazteek rocka hartu dute oinarri, Mariaren ahots melodikoak eta erritmo dantzagarriek aberastua. “Bidegabekeriak salatzea” dute xede.