Sirimiri sortu du Bilbao BBK Live jaialdiak
Sirimiri deitutako egitasmoaren programazioa urtean zehar luzatuko da. Lehen zikloa udazkenean hasiko da sei kontzerturekin.
Joe Henry, Nena Daconte, Los Estanques, Anni B Sweet, La Cabra Mecánica, La Paloma, Dababe ets VVB [Trippin You] arituko dira BBK aretoan irailaren 15etik abenduaren 6ra bitarte.
Zirimiria bezala, apurka apurka, baina etengabe, kontzertu andanaz gozatu ahal izango da urtean zehar Bilboko BBK aretoan. Horregatik aukeratu dute "sirimiri" hitza egitasmoari izena jartzeko. Kobetamendin ospatzen den BBK Live jaialdiaren eguna iritsi arte, urte osoan zehar, poliki, baina etenik gabe artista ezberdinez gozatu ahal izango da.
Udazkenekoak izango dira lehen datak eta zortzi artistek hartuko dute parte sei egunetan. Joe Henry bakarlaria eta gitarrak bere dotorezia ekarriko du irailaren 15ean. Astebete beranduagoa, irailaren 22an Nena Daconte eta bere pop melodia itsaskorren txanda izango da. Urriaren 20an Los Estanques eta Anni B Sweet arituko dira, bi artistek sortutako proiektu musikal berria aurkezten. Azaroaren 2an La Cabra Mecánica taldeaz gozatu ahal izango da. Euren 25. urteurrena ospatzen ari dira eta ez dute Bilbo ahaztu nahi izan. Itxiera moduan, abenduaren 5an La Paloma + Dadabe arituko da eta abenduaren 6an VVV [Trippin You].