Silver Age

Hüsker Dü-ko taldekide ohia bueltan da, eta aho bete hortz utziko du disko honetara hurbilduko den oro. Sugar bere bigarren taldearen Copper Blue lana berrargitaratu dute aurten hogeigarren urteurrenaren harira, eta Mould 90eko hamarkadako maisulan horretako kantak zuzenean jotzen aritu da. Kontzertu hauen itzalak Silver Age berri hau estali omen du. Gitarra eta ahots urratzaileekin eraikitako hamar abesti melodiatsu eta leherkor dira. Grabazioari azukre gehiegi bota dio, baina poztu gaitu. Bota, bota azukre gehiago!