Sils Maria

Helena bere buruaz beste egitera bultzatzen duen Sigrid gaztea gorpuzteagatik egin zen ezagun Maria Enders aktorea duela hogei urte. Orain, Helenaren papera egiteko eskatuko diote. Bere laguntzaileak animatuta, proposamena onartuko du, baina Sigridena egiteko sare sozialetan zeresana ematea bizilege duen modako aktorea kontratatzen dutenean, dena gaiztotuko da. Binoche handiaren lanik onenetakoa; Stewart izar goiztiarraren lanik onena.