Silikona balen aurkako
Lydia izeneko neska gazte batek bizia salbatu du bularretan jarritako silikona inplanteei esker. Film estatubatuarretan hain ohikoak diren eszena horietako batean murgilduta ikusi zuen bere burua: Bulegoan zegoela, lankide baten senarra pistola eskuan zuela indarrez sartu eta, bere onetik aterata, tiroka hasi zen. Errifle erdiautomatikoaren tiroetatik onik ateratzea lortu du, ordea. Bere mediku Ashkan Ghavamik silikonak balen inpaktuak samurtu zituela azaldu du.