Silence Yourself
Artista berriei dagokienez, dudarik gabe 2013ak oraingoz eman duen onenetarikoa dira Savages. Lehen lana bizitasun handiko gitarra eta bateria soinuetan oinarritzen da, eta Jehnny Beth-en ahots indartsuarekin jantzi dute. Urte eta erdi eskas elkarrekin jotzen daraman neska laukoteak talde mitiko bilakatzeko osagai guztiak ditu; gogoan geratzen diren abestiak dituzte eta karismarik ez zaie falta. Shut Up, Strife, I am Here eta She Will bezalako kantek, garai bateko Joy Division edota Siouxie and The Banshees bezalako taldeak gogora ekartzen dituzte.