Siempre te dire que no
Zenbat puxtarri dira gehienezko puntuazioan? Hamar puxtarri beraientzat! Multinazional baten soto ilunean luze egon ondoren, kaleratu da aurtengo punk-rock diskorik onena. Gitarra garbi baina indartsuak. Infernutik aterea dirudien bateria. Gerrari, emakumeei, drogei dei egiten dien ahots urratua. Denak ekoizpen bikainean uztartuta. Nire ustez, Rory Gallagher-en bertsioa baino ez dago soberan. Sr No-ren diskorik onena, bai jauna.