Siberia, zulatuta
Tenperatura igo ahala, zulo erraldoiak agertzen ari dira eremuan; fenomeno bitxi hau zuzenean lotuta dago Berotegi Efektuarekin.
Aurten inoizko tenperatura altuenak erregistratu dira Artikoan; 38 gradu ekainean (eta munduko errekorra hautsi da Death Valleyn, 54 gradurekin). Berotegi Efektua hortxe dugu, eta tenperatura igotzen dabil etengabe; honek ekarri ditu ondorioak Lurreko hainbat eremutan. Gauzak horrela, Siberian zulo erraldoiak agertu dira; nola da posible, eta ze lotura dute tenperaturen igoerarekin?
Siberiako tundrak eztanda egin du; fenomeno hau permafrost-a urtzerakoan gertatzen da. Perfafrost-a urtzean, honek barruko gasak askatzen ditu, lurrean zulo erraldoiak eraginez. Hala, azken asteetan ezerezetik 50 metroko sakonera duen krater erraldoia agertu da Siberiako zonalde hotzenetako batean.
Ez da Siberian halako zuloak agertzen diren lehen aldia, baina zoritxarrez, azken urteetan nabarmen ugaritu dira. Zulo hauek Klima Aldaketaren adierazle argia dira; iaz Artikoan gertatutako sute ikaragarriak eta aurtengo tenperatura altuek ez dute laguntzen, ezta gunean isuri diren 21.000 tona dieselak ere. Permafrost-a guztiz desagertzen bada, zonaldean klima erabat aldatuko da.