Siberia Rock musika jaialdiaren lehen edizioa egingo dute Gasteizen

Irailaren 5ean abiatuko da Gasteizko Falerina Lorategietan Siberia Rock musika jaialdiaren lehen edizioa. Hiru eguneko egitaraua antolatu dute eta tartean Los Carniceros del Norte, Sumisión City Blues, The Brontës, eta The Allnighter taldeak nagusituko dira besteen artean.



Gastezko Udalak apirilaren 18ra bitarte zabalik izan zuen 'Haziak' ideia gazteen lehiaketaren emaitza izango da, hain zuzen ere, aurten lehen aldiz egingo duten Siberia Rock Festival. Leire G. Baztarrica, Iñigo Uribarri eta Joel Bruñak aurkeztutako proiektuak irabazi zuen lehiaketa eta dagoeneko, Jimmy Jazz aretoaren laguntzarekin, prest dute guztia.

Irailaren 5ean rock musikaren inguruko hitzaldiarekin abiatuko dute, hain zuzen ere, Siberia Rock jaialdia eta irailaren 6an eta 7an, guztira, 12 emanaldi izango dira Gasteizko Falerina Lorategietan. Hirian dagoeneko ibilbidea duten taldeetaz haratago, gainera, hasiberriak ere nagusituko dira Siberia Rock musika jaialdiaren egitarauan eta kontzertu guztiak doan izango dira.

Egitaraua


Irailak 5, osteguna:
- Rockaen jatorria: rock musikaren bilakaerari buruzko hitzaldia, bertsio emanaldiekin eta Jam Sesions.
- Sideburn Mark's One Man Band.

Irailak 6, ostirala:

00:00-1:00  Los carniceros del norte 
22:25-23:45  The Brontës   
20:45-22:00  Dead Bronco 
19:35-20:30  Los Fontane 
18:30-19:20  She’sophi 
17:00-18:15  Jefe Chirpa 

Irailak 7, larunbata:

00:00-1:00  Sumisión City Blues
22:25-23:45  The Allnighters 
20:45-22:00  Arenna  
19:35-20:30  Nukore  
18:30-19:20  Daddy’s FunClub 
17:00-18:15  Wild smoke